XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Ahmed inspektore-burua iritsi zen bi poliziarekin.

Leila zain zeukaten lekuan gelditu zen autoa.

Leilak azokako neskamearena kontatu zion Ahmedi, eta gero etxe zaharra seinalatu zion.

- Fatima neskameak esan duenez, emakume europar bat dago gaixo logelan azaldu zion Leilak Ahmedi.

- Fatimak sekula ez omen du emakume hori ikusi, eta logelako atea beti itxita omen dute.

- Agian hauxe izango da bila gabiltzan etxea.

- Baina ziur jakin behar dugu esan zuen Ahmedek kontu handiz.

- Agian ez da Christine Farrow izango; benetan gaixo dagoen emakumeren bat izango da beharbada.

- Ziur egon behar dugu, bai esan zuen Leilak ere.

- Neu sartuko naiz barrura emakume hori nor den jakiteko.

- Baina nola sartu? galdetu zion Ahmedek.

- Itxaron dezagun neskamea kanpora irten arte.

- Berak lagunduko digu agian.

Auto barruan gelditu ziren, zain.

Bostak jo eta berehala, Fatima berriro irten zen etxetik.

Saskia zuen esku batean eta giltza-sorta bat bestean.

Leila eta Ahmed autotik irten ziren.

Leilak Fatima geldiarazi zuen, eta polizi txartela erakutsi zion.

Zure nagusiari buruz galdetu nahi dizugu esan zion Leilak.

- Kanpotarra da erantzun zion Fatimak.

- Eta logelan dagoen emakumea, zer? galdetu zion Leilak.

- Ez dut inoiz ikusi erantzun zion Fatimak.

- Logelako atea giltzaz itxita dago beti.

- Baina sekula ez baduzu ikusi, nola dakizu emakumezkoa dela? galdetu zion Ahmedek.